Berriak

Eusko Jaurlaritza

2024/11/11

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak zerga-berrikuspenaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ogasuneko eta Finantzetako diputatuek berrikuspen fiskalaren egoera aurkeztu dute, neurri nagusiekin batera, gaur beren lurraldeetako Batzar Nagusietan

EBB

2024/11/10

Memoriaren Egunerako deitu diren ekitaldi guztietan izan da EAJ-PNV

Talde jeltzalearen barneko zein erakundeetako ordezkariek indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak gogoratu dituzte gaur

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/11/06

Euskarak, kulturak eta kirolak bizkaitarren bizitzan pisu handiagoa izan dezaten aurrekontua handitu du Aldundiak

Jarduera-ildoak: euskara, eta, bereziki, bizkaiera sustatzea hainbat esparrutan, bizi-ohitura osasungarriak txertatzea eta kirola adin-tarte guztietan egitea, eta kultura sustatzea; kanpora adi, baina tokiko talentua indartzen jarraituz

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/11/06

Bizkaiak 120 milioi euro inbertituko ditu 2025ean errepideak kontserbatu eta segurtasuna hobetzeko lanetan

Foru arlo honek datorren urtean bere ekintza politikoa garatzeko duen 246.665.439 milioi euroko aurrekontuaren ia erdia da aipatu zenbatekoa.

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/11/06

Ogasun eta Finantza sailak bere aurrekontuaren erdia baino gehiago Aldundi sendo, moderno eta hurbilekoa eratzeko erabiliko du

Ogasun eta Finantza saileko foru diputatu Itxaso Berrojalbizek sail horren 2025eko aurrekontuaren proiektua aurkeztu du Batzar Nagusietan

Bizkaia BBNN

2024/10/31

2025erako Bizkaiko aurrekontuaren tramitazioak hilabete bi iraungo ditu Batzar Nagusietan

Herritarrek hamar eguneko epea izango dute, larunbat honetatik azaroaren 13ra, Batzar Nagusien webgunean aurrekontuaren aurreko alegazioak aurkezteko

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/10/31

Bizkaiak izaera sozial nabarmena duen eta lurralde-kohesioaren aldeko apustua egiten duen aurrekontu-proiektua aurkeztu du

Bizkaiko Foru Aldundiak 2025erako onetsi duen aurrekontu orokorren proiektua 10.660,8 milioi eurokoa da. Zenbateko horretako 1.650,3 milioi bederatzi sailen artean banatuko dira; hori 2024an baino % 3,2 gehiago da. Aurrekontu-gehikuntza handiena Gizarte Ekintza Sailean gertatu da (% 5,5). Sail horrek 729 milioi euroko aurrekontua edukiko du, foru sail guztien gastu eta inbertsio ahalaren % 44,2. Erakunde-konpromisoetara etorrita, kopuru handienak honako hauek dira: Eusko Jaurlaritzarentzako kupoa (6.675 milioi euro) eta lurraldeko 113 udalak finantzatzeko dirua (1.170 milioi euro)

Eusko Jaurlaritza

2024/10/28

Pradales: “Gaurko eta biharko Euskadi eraikitzeko aurrekontua. Euskadi Berria, gazteentzako etorkizuneko herria”

Lehendakariak “Euskadi Berria. Ongizatean hazi”, 2025erako aurrekontu proiektuaren oinarriak aurkeztu ditu; 15.728 milioi euro izango ditu eta zerbitzu publikoak indartzea, etorkizuneko eraldaketetan inbertsioak egitea eta komunitate zentzua indartzea lehenetsiko ditu

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/10/24

Bizkaiak 4,9 milioi inbertitu ditu lehen sektorearekin adostutako ekintza-plan berri batean, haren jarduera bultzatzeko

Sektoreko elkarteekin, nekazaritzako sindikatuekin eta LORRA kudeaketa-zentroarekin batera diseinatu da; ‘Suspertze Plana‘ delakoaren helburua da lurraldeko baserritarren errentagarritasuna eta bizi-baldintzak hobetzea

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/10/16

Eskualdearen etorkizuna eratzeko ardatza izango den Busturialdea-Urdaibaiko Plan Estrategikoa egiteko lankidetza-prozesua hasi da

Gaur egin duen bilerarekin, erakundeen arteko talde eragileak hasiera eman dio Busturialdea-Urdaibairi buruzko hausnarketa integral eta estrategikoa egiteko prozesuari; 2025eko udaberrian amaituko da, orduan onartuko baita Eskualdeko Plan Estrategikoa.

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/10/15

Aldundiak emakumeen ekintzailetza sustatzen du nekazaritza-sektorean

Landa-Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunean, erakundeak topaketa bat antolatu du landa eremuko emakume ekintzaileekin. Bertan, lurraldeko emakume baserritarren ibilbidean eskaintzen dituen laguntza espezifikoak jasotzen dituen dokumentua aurkeztu du.

EBB

2024/10/11

Ortuzar: “EAJ gizalegez borrokatuko da, argudio juridiko, historiko eta politikoak eskuan dituela, Euskadiren naziotasuna aitortua izan dadin”

Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak konfirmatu du dagoeneko Euskadiko alderdi politikoetako buruekin harremanetan jarri dela egungo egoera politikoak eskaintzen duen “aukera” baliatuz Euskadiren etorkizuneko Autogobernuari heltzeko erronda irekitzeko