Prentsa Aretoa
2024/04/18
Imanol Pradales: “Euskadiri proposatzen diot etorkizun hobea eraikitzea, akordioetan oinarri harturik eta amesten dugunari mugarik jarri gabe”
EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Padalesek Euskadiren etorkizunari buruz egiten duen diagnostikoa eta daukan ikuskera azaldu ditu gaur Forum Europak egin duen azken saioan: “Ongizatearen Euskadi berria eraikitzea dugu helburu, Euskadi fidagarri eta globala, balore demokratikoetan oinarrituta eta euskal gizartearen aniztasuna aintzat harturik”
Imanol Pradales - Forum Europa Tribuna Euskadi (2024-04-18)
MINTZALDIA - 2024/04/18
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Imanol Pradalesek, EAJ-PNVren lehendakarigaiak, Euskadiren etorkizunerako bere ikuspegia eta proposamenak eman ditu ezagutzera gaur Forum Europa, Tribuna Euskadin egin den saioan. Bertan, XXI. mendeko Euskadiren beharrei erantzuteko beharrezko tresnak eskainiko dituen autogobernu-esparru berri bat sortzea defendatu du. "Nik ongizatean eta Herri gisa haztea proposatzen diot Euskadiri. Ondo egoteko, ondo bizitzeko eta ondo sentitzeko. Nik Euskadiri proposatzen diot guztiontzako etorkizun hobea eraikitzea. Promesa faltsurik gabe. Akordioetan oinarri harturik. Amesten dugunari mugarik jarri gabe egitea proposatzen dut. Anbizioarekin eta autoexijentziarekin etengabe. David, Euskadi, Goliat baino trebeagoa, azkarragoa eta arinagoa izan behar duen mundu disruptibo batean aurki ditzakegun aukerak aprobetxatuz. Horretarako, ezinbestekoa da autogobernu-esparru berri batez hornitzea. XXI. mendeko Euskadiren beharrei erantzuteko beharrezko tresnak eskainiko dizkigun estatusa".
Pedro Miguel Echenique zientzialariak esan ditu Imanol Pradales aurkezteko hitzak, eta azpimarratu egin du euskal gizarteak aberastasuna, enplegua eta justizia soziala sortzearen alde egindako apustu sendoari esker lortu dituen ongizate-maila handia. Pradalesek industriaren bultzada, kohesio, babes sozial eta genero berdintasun indize altuak eta gizarteak bere erakundeetan adierazten duen konfiantza nabarmendu ditu bere aldetik, egonkortasuna eta akordioak lortzeko gaitasuna gogora ekarriz.
Ongizate-testuinguru horretan, igandeko hauteskundeak bi gizarte-ereduren arteko hautaketatzat jo ditu lehendakarigaiak: "Kultura politiko eta demokratikoaren ikuskeran dauden ezberdintasunez ari naiz. Bloke edo fronteak bezalako kontzeptuetan oinarritutako izaera hegemonistako ikuskera politikoa batetik eta euskal gizartearen gehiengoaren borondatearekiko errespetuan oinarritutako sustrai demokratiko sakoneko bat, bestetik. Erabakitzeko askatasunaren defentsaz ari naiz, alderdi hegemonikotik pertsonak kontrolatu eta menderatu beharrean ", zehaztu du.
Pradalesek desberdintasun hauek azaldu ditu politika-, ekonomia- eta gizarte-arloetatik, "ekonomia, gizartea edo kultura eraldatzen eta aurrera egiten laguntzeko, lankidetza publiko-pribatutik, publiko-sozialetik eta komunitariotik abiatzea aukeratu behar da arlo publikoak arlo sozial guztiak hartu beharrean". Laburbilduz, lankidetzan eta elkarlanean sinesten duen eredu baten eta inposaketaren aldeko apustua egiten duen beste baten artean aukeratzea. Aniztasuna ere bada gure kultura politikoaren ezaugarri. Adostasuna konfrontazioaren aurrean. Borrokaren aurkako ituna. Boterea horizontalki erabiltzea edo bertikalki egitea. Hori dena egin da ustezko onura handiagoa aitzakiatzat hartuta, aurrerabide deitu arren benetako aurrerabide ez dena, ustez horren alde egin behar dugularik”, laburbildu du.
Azkenik, Imanol Pradalesek etorkizunari begiratu dio, etorkizuneko agenda hirukoitz batetik abiatuta, ongizatearen Euskadi berria, fidagarria eta globala eraikitzeko konpromisotik abiatuta. Pradalesek azaldu duenez, agenda hirukoitz hori herri-proiektu bat da ongizate gehiago eta hobean, oparotasun inklusiboan eta Euskadiren nazioarteko proiekzioan aurrera egiten jarraitzeko, hitza eta botoa izan ditzan euskal gizarteari eragiten dioten erabakiak hartzen diren foroetan eta desberdintasun berrien aurrean ikusteko gai izango den gizarte bidezkoago eta berdintasunezkoago baten eraikuntzan. "Herri handi bat daukagu. Harro nago euskalduna izateaz eta daukagun Herriaz. Ziur nago euskaldun gehienak iritzi berekoak direla. Baina, aldi berean, hobetu beharreko gauzak ditugu. Hobetu beharreko gauzak ditugu, gizarteak ez baitira estankoak. Hizkuntzak bezala, bizirik daude eta etengabeko aldaketen mende daude. Euskadi hobetzea izan behar dugu helburu, gure ondorengoei Herri aurreratuagoa eta askeagoa uzteko anbizioarekin, orain arte inork ez baitigu ezer oparitu ", amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09