Prentsa Aretoa
2024/04/10
Pradales: “Ardanza Lehendakariak oinarriak jarri zituen gaur egun bakean eta ongizate maila onarekin daukagun Euskadi eraikitzeko”
Euzkadi Buru Batzarra gaur goizean izan da Ajuria Enean jarri den hil kaperan, eta A21rako EAJ-PNVk aurkezten dituen zerrendetako buruekin batzartu da José Antonio Ardanzaren legatua baloratzeko eta aintzat hartzeko
“Ardanza Lehendakariak denontzat lan egin zuen. Euskadi ulertu zuen, bere aniztasuna ulertu zuen, pertsona guztiekin gobernatu beharra zegoela, pertsona guztientzat. Azken finean, gaur egun bakean bizi den Euskadiren oinarriak jarri zituen, ongizate maila onarekin bizi den Euskadiren oinarriak. Orain, guri dagokigu bere legatuari jarraipena ematea. Guri dagokigu pertsona humanista baten baloreetatik ikastea, goitik beherako gizaseme eta demokrataren baloreak. Utzi digun legatu horri jarraipena ematea dagokigu eta, beraz, Herri honen egonkortasuna zaintzea ere. Herri honen elkarbizitza zaintzea. Denontzat gobernatzea eta ongizate mailan aurrera egitea, aurrerabidean eta etorkizunean”. EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Pradalesek hitz horiekin gogoratu nahi izan du José Antonio Ardanza Lehendakaria, Euzkadi Buru Batzarrarekin batera hil kapera bisitatu ondoren eta Aberri Exekutibarekin eta apirilaren 21ko hauteskundeetara aurkezten diren zerrendaburu jeltzaleekin Landaburu Etxean batzartu ondoren, Ardanzaren Legatua baloratzeko eta aintzat hartzeko.
Erabat hunkituta, Pradalesek esan du gaur dela aitortza egiteko eguna, gogoratzeko eta esker ona adierazteko eguna: “Ardanza Lehendakariak utzi digun legatua aintzat hartzeko eguna da eta, berearekin batera, 40 urteotan herri hau zuzentzeko erantzukizuna izan duten lehendakari guztiena ere, eta bereziki Euzko Alderdi Jeltzaleko lehendakariena”.
Pradalesek gogora ekarri nahi izan duenez EAJ-PNVk “oinarriak jarri zituen euskal erakunde moderno eta demokratikoen sorreran. Egunez egun indartu izan ditugu, urratsez urrats. Eta Ardanza Lehendakaria giltzarri izan da Euskadiren erakundetze prozesuan. Bere ekarpenak zerikusi handia izan zuen herri honetako bakearekin eta elkarbizitzarekin. Demokrazia defendatu zuen gauza guztien gainetik eta defendatu zuen, batez ere, indarkeria eta terrorismoa borrokatu behar zirela berunezko garai gogor haietan. Euskadin autogobernua erabakimen osoz bultzatu zuen Lehendakaria izan zen. Funtsezko transferentziak lortu zituen, gaur egungo ongizaterako ezinbestekoak, horien artean Osakidetza. Industria-birmoldaketari aurre egin behar izan zion eta herri honen berreraikitze ekonomiko eta industrialari heldu behar izan zion. Eta, horri esker, herri industriala daukagu orain, bai eta askoz ere pertsona gehiagorengana iritsi den ongizatean bizi den herria ere”, nabarmendu du.
EAJ-PNVk bertan behera utzi ditu gaur, apirilak 10, hauteskunde kanpainaren barruan aurreikusita zituen ekitaldiak. Euzkadi Buru Batzarra Ardanza lehendakariaren hileta elizkizunean izango da Elorrioko Sortzez Garbiaren Elizan, Ardanzaren jaioterrian.
Nabarmenak...
Bizkaia BBNN
2024/10/02
BBB
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
BERRIA
2024/09/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09