Prentsa Aretoa
2023/07/04
Aitor Esteban “oso pozik” Guggenheim Urdaibairi buruzko aurrekontu-akordioa betetzearekin: “Horretarako gaude Kongresuan, proiektuak aurrera ateratzeko”
EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburuak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko Hitzarmena onartuta (gaur eman dute ezagutzera Ministroen Kontseiluaren ostean), 40 milioi euro bideratuko dira ekimen horretara, eta “eskualde osoarentzat mugarri izango den” proiektura gauzatzeko “urte askoan eginiko lana burutu da”
Aitor Esteban, EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburua, oso pozik agertu da gaur Guggenheim Urdaibairen proiektua bultzatzeko Espainiako Gobernuarekin lortutako akordioa betetzeagatik. "Inguruko herritarrei mesede egingo die, bai eta euskal herritarrei oro har, eta horretarako gaude Parlamentuan, proiektuak aurrera ateratzeko", esan du.
Estebanek adierazpen horiek egin ditu Ministroen Kontseiluak Espainiako Gobernuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmena onartu ostean. 40 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura du egitasmoak, Euskal Taldeak 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioen esparruan abiaraziak, eta urte askoan eginiko lana burutzea dakar.
Hautagai jeltzaleak nabarmendu du proiektu honek “hiru alderdi” dituela, “ingurumenaren ikuspuntua” bateratzen duelako, industriaguneak eta naturaguneak berreskuratzearekin, “kulturarekin eta enpresa askoren itxiera industrialak eragin handia izan zuen eremu batentzat ekar dezakeen motor ekonomikoarekin bat egiten duelako. Eskualdearentzat mugarri bat izango da”, azpimarratu du.
Azkenik, Estebanek azaldu duenez, Trantsizio Ekologikoko Ministerioak proiektu hori 40 milioi eurorekin bultzatzeko Espainiako Gobernuarekin lortutako akordioak ez zuen isla hori izan Espainiako Gobernuak aurkeztutako Aurrekontu Proiektuan, eta Euskal Taldearen zuzenketa baten bidez “zuzendu behar izan zen”, adostutako 40 milioi euroko kopurura iristeko.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09