Prentsa Aretoa
2023/05/16
Ortuzar: “Sánchez, Feijóo eta Otegik triangelu bat osatzen dute, Bermudako triangelua, non Euskadi iraganean desagertzen den”
EBBren presidenteak Basaurin deitoratu du Bildu eta Ezker Abertzalea biktimarena egiten ari direla baina beren buruak pozarren daudela Espainiako presidentea eta PPko burua kanpaina beren alde egiten ari direlako
Asier Iragorriren hitzaldia (Basauri, 2023.05.16)
MINTZALDIA - 2023/05/16Elixabete Etxanoberen hitzaldia (Basauri, 2023.05.16)
MINTZALDIA - 2023/05/16Iñigo Urkulluren hitzaldia (Basauri, 2023.05.16)
MINTZALDIA - 2023/05/16Andoni Ortuzarren hitzaldia (Basauri, 2023.05.16)
MINTZALDIA - 2023/05/16
“Bildu pozarren dago. Orain apur bat `estu eta larri’ dabil zerrendekin eta derrigortuta egon da `egiten dutena egitera´, baina une honetan Bilduren propagandistarik onenak Feijóo eta Sánchez izaten ari dira. Eta , gainera, ezker abertzalea biktimaren egiten ari da Estatuko estoldez eta kanpaina antolatuez hitz egiten ari den bitartean eta gu ere horretan guztietan nahasiz. Bada, kanpaina beren alde egiten ari dira! Ezin gara horien hiruren tranpan erori: Sánchez, Feijóo eta Otegi triangelu bat dira, Bermudako triangelua non Euskadi iraganean desagertzen den. Eta guk ez dugu nahi Euskadi desagertzerik. Euskadik aurrera egitea nahi dugu”.
Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak Basaurin salatu du gaur EH Bilduk biktimarena egin duela nahiz eta alderdi hori den ETAko kide izateagatik kondenatutako pertsonak zerrendetan sartzearen inguruan eragin den polemikaren errudun bakarra. “Orain ez dute lokatza nahi. Hauteskundeetako lokatzagatik kexatzen dira baina Herri honetan batzuek hamarkadak eman zituzten dena lokazten … eta orain, beraiek lokatza esaten duten arren, guk lotsa esaten dugu”, salatu du Ortuzarrek. Iñigo Urkullu lehendakariak bere aldetik gogoratu nahi izan du maiatzaren 28an jokoan egongo dena izango dela euskal herritarrok gure erakundeak noren eskuetan jarriko ditugun: “gure eskuetan, eredu eraginkor, bermatzaile eta berritzaile batekin; edo asko esan baina nola egingo duten esaten ez dutenen eskuetan”.
“Hilaren 28an gure Udalak aukeratuko ditugu, gure Batzar Nagusiak eta gure Aldundiak”, gogora ekarri du Ortuzarrek. “Hurbilen dagoena kudeatuko duten pertsonak. Hala ere, Sánchez eta Feijóo bira egitera etorri dira gurera, eta Euskadiko udaletan, Euskadiko aldundietan gertatzen denak, ez die bat ere axola. Beren helburu bakarra Moncloa da. Moncloa Euskaditik urrun dago. Gu gaude hurbilen dauden gauzetara: Basauri, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa… Euskadi. Beren zalaparta eta gatazkekin etortzeko, beren etxean gera daitezela, egiten duten gauza bakarra jendea nahastea delako, despistatu. Euskadiz hitz egiteko, iraganeko terminoetan besterik ez dute egiten eta euren arteko gatazkarako”, deitoratu du. Bilduk bere zerrendetan sartu dituen odol-delituengatik zigortutako zazpi pertsonen inguruan egin den iragarpenaz, zinegotzi-aktak jasoko ez dituztela esanez, buru abertzaleak argi hitz egin nahi izan du. “Keinu bat da. Hori bai, baina zalantza bat dago dantzan. Hasierako hutsegitea aitortu dutelako den edo botoak ez galtzeko kalkulu elektoral hutsa ote den. Edozein kasutan, honek erakusten duen gauza bakarra da Ezker Abertzaleak ezin duela kendu, edo ez duela kendu nahi, iraganaren eta indarkeriaren motxila hori. Baina, oraindik, bide luze-luzea geratzen zaie etikaren eta demokraziaren bidea egiteko. Ea laster egiten duten! Guk hala nahi genuke!, Eta, benetan esaten dut.Zenbat eta arinago egin, orduan eta hobeto. Horrela, Herri honek, Euskadik, elkarbizitza zuzen eta ona izango duelako”, ziurtatu du Ortuzarrek, eta Basaurin egin ohi duen moduan Patxi Lopezen erreferentzia egin nahi izan du, 2009an Basauriko mitin batean esan baitzuen PPrekin ez zuela sekula adostuko Ajuria Eneara iristeko; eta egun batzuk geroago hitzemandakoa urratu zuen. “Begira, orain Patxi Lopez izan daiteke Sánchez eta Feijóoren arteko lotura: egunen batean berriz ere bat egiteko beharra ikusten badute Ajuria Eneara iristeko, Sánchezek eta Feijóok berriro egingo dute, Patxik bidea erakutsi dielako. Gure helburua da hori ez dadila berriro ere gertatu! Sekula ere ez! “ amaitu du.
Gaur arratsaldean Basaurin egindako kanpaina-ekitaldian, Lehendakariak nabarmendu du “EAJ-PNV buru duten euskal erakunde guztiek herri proiektu bera partekatzen” dutela, eta maiatzaren 28an “elkarrekin aurrera egin ahal izatea” dagoela jokoan. Era berean, Urkulluk adierazi du “gure esku” dagoela “gure etorkizunaren lema eredu eraginkor, fidagarri eta berritzaile baten esku uzten jarraitzea”, edo “asko hitz egin baina nola egin esaten ez dutenei” ematea. Eta oraingoz garrantzitsuagoa dena, “gure autogobernuarekin eta gure erakunde-arkitekturarekin inoiz ere konpromisorik erakutsi ez dutenei” ematea. Gainera, Lehendakariak gogorarazi du EAJ-PNV-ri emandako botoa ez dela “itsu-itsuan emandakoa. Etengabeko hobekuntza eta hoberena eskatzen duen botoa da, berme handiko etorkizuna aldarrikatzen du, gainera”.
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak hitza hartu duenean ziurtatu duenez EAJ-PNVren lidergoarekin “Aldundiak jarraituko du gure adinekoak hobeto zaintzen”. Ildo beretik, balioan jarri ditu Etxebarriko EtxeTIC zentroaren emaitza onak, eta aurreratu duenez “hemen, Basaurin, beste zentro bat irekiko dugu mendekotasun egoeran dauden eta etxean zainketak jasotzen dituzten pertsonak bizi diren 816 etxeei zerbitzu emateko”. “Zainketa sistema berri hau Bizkaia osora eramango dugu eta epe laburrean EtxeTIC bat eramango dugu Ugaora”, hitzeman du. Etxanobek zentzu berean aurreratu duenez “Industria eta Talentua lantzeko Funtsa sortuko dugu 50 milioiko dotazioarekin, eta gure enpresa- eta industria-sarea eraldatzeko eta modernizatzeko lanera bideratuko dugu; talentudun profesionalak izan ditzagun Bizkaiko enpresei are lehiakorrago izaten laguntzeko, aberastasuna eta enpleguak sortzen jarraitzeko”. Funts hau berau dedikatuko dugu lurzoru industrialak berreskuratzera, jarduera ekonomikorako aukera berriak sortzera begira.
Tokiko protagonismoa izan du Asier Iragorrik, Basauriko alkate eta alkategaiak, eta hitza hartu duenean aldarrikatu duenez “nik neuk eta bidelagun izango dudan taldeak gure borondaterik sendoena daukagu Basauriren alde gure onena emateko”. Eta borondate horrekin “lanean jarraituko dugu La Baskonia eta Mercabilbaoren orubeetan enpresa-proiektu berriak ezartzeko, eta horretarako berebizikoa da Aldundiaren aldetik jasotzen ari garen babesa”. Zentzu berean esan duenez “gure asmoa da gure herrian gazteek beren bizi-proiektua garatu ahal izatea, eta horretarako ezinbestekoa da etxebizitza eskuragarria eskaintzea, bai eta enplegua eta aisiarako aukerak ere”. “Izebergaren gailurra baino ez da, azken lau urteotan enplegura, ekonomiaren sustapenera eta merkataritzara bideratutako aurrekontua %35 igo badugu, hurrengo legealdian are gehiago indartuko dugu gure egitasmoa arlo horietan”, bermatu du.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09