Prentsa Aretoa
2023/04/08
Ortuzarrek deitu du bihar aldarrikatzera “Euskadik nazio gisa eraikitzeko eskubidea” duela, “denontzako aberria”
Euzkadi Buru Batzarraren presidentea Bizkargira igo da gaur goizean 500 bat alderdikiderekin batera, Aberri Eguna ospatzeko deia egiteko urtero egiten duen igoeran. Aberri Eguna bihar ospatuko du EAJ-PNVk Bilboko Plaza Barrian
Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarraren presidentea, Bizkargi mendira igo da gaur euskal herritar guztiak deitzera bihar Aberri Eguna ospatzera. EAJ-PNVren 500 bat alderdikide eta alderdizalerekin batera, Ortuzarrek parte hartu du Gerra Zibileko gudariak omentzeko egin den elizkizun laburrean, eta jarraian Ikurrina igo du `Euzko Abendaren Ereserkia´ abestu eta entzun bitartean. Betiko “familiako argazkia” egin ondoren, ohiko hamaiketakoa egin dute indarrak berritzeko, jaitsiera egin aurretik.
Hedabideei eginiko adierazpenetan, Ortuzarrek baieztatu duenez “Aberri Egunaren bezpera honetan abertzale guztiak deitzen ditugu, diren tokian direla, Euskal Aberriaren egun handia ospatzera eta bat egitera zuzen eta bidezko jotzen dugun aldarrikapenarekin, Euskadik eskubide osoa baitu nazio izateko eta nazio gisa eraikitzeko. Nazio hau nahi du EAJ-PNVk denontzat izan dadila, eta ez soilik abertzaleentzat: abertzale direnentzat eta ez direnentzat, denontzat egina eta denok eraikia. Baina horretarako, beharrezko dugu nazio gisa ditugun eskubide politikoak aitortuak izatea, eta horien artean, eta lehenik eta behin, gure etorkizuna askatasun osoz erabakitzeko dugun eskubidea”. Buru abertzaleak aitortu duenez M-28tik bi hilabete eskas falta direla 2023ko Aberri Egunak 'hauteskunde-usain berezia' du, “baina apurka-apurka bideratzen ari garen aberrigintzarako urrats gisa hartu nahi dugu, urratsez urrats gauzatzen ari garelako, erakundeetatik eta autogobernu zabalagoa eta Herri honentzat burujabetza handiagoa nahi duen Herri honen gehiengo zabalaren eskutik".
Ortuzar hedabideen aurrean agertu da ondoan izan dituela Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldeko bozeramailea; Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai Elixabete Etxanobe; Amorebieta-Etxanoko alkategai Ainhoa Salterain; eta Larrabetzuko alkategai Borja Ramírez. Halaber,jeltzaleen buruak gogora ekarri du EAJ-PNVk Bilboko Plaza Barrian egingo duela bihar Aberri Eguneko Ospakizuna goizeko 11:30etik aurrera eta ondoren Bilboko Areatzan jarriko den karpan. Hala ere, Andoni Ortuzarrek hiritar guztiak deitu ditu Aberri Eguna ospatzeko egingo diren ekitaldi guztietan parte hartzera dela Bilbon, Iruñean edo beste lekuetan, deituko dituenak deituko dituela.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09