Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

2017/11/09

Imanol Pradales: “Inbertsio publikoko 58 milioi euro berreskuratu ditugu hazkuntza ekonomikoaren zikloari laguntzeko”

Sailaren kontuetan 47,8 milioi euroko inbertsioa ezarri da bideen kudeaketan eta azpiegituretan inbertsioak egiteko, adibidez Kukularrako lotunea, Autzagane, Ermuko saihesbidea edo Bidesarea Planeko jarduketa berriak

rss Ezagutzera eman
Imanol Pradales: “Inbertsio publikoko 58 milioi euro berreskuratu ditugu hazkuntza ekonomikoaren zikloari laguntzeko”

ARGAZKIA JAITSI

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren 2018rako aurrekontua 269.026.000 eurokoa da eta % 5,1 hazi da aurreko urtearekin alderatuta. Sailaren kontuetan 47,8 milioi euroko inbertsioa ezarri da bideen kudeaketan eta azpiegituretan inbertsioak egiteko, adibidez Kukularrako lotunea, Autzagane, Ermuko saihesbidea edo Bidesarea Planeko jarduketa berriak. 10,2 milioi euroko inbertsioa aktibatu da ezagutzaren eta berrikuntzaren azpiegituretan, besteak beste Ezkerraldeko Parke Teknologikoaren urbanizazioa egiteko, ekintzailetasuneko hub bat sortzeko, EIC-Energy Intelligence Center-erako eta AIC-rako. Diputatuak % 23,5eko gehikuntza iragarri du funts publikoetan ekintzailetasuna, berrikuntza, enpresen nazioarteratzea, talentua eta kanpo sustapeneko programak eta ekimenak betearazteko; horren ondorioz 38,4 milioi euro mugiaraziko dira Bizkaiaren lehiakortasunerako.

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren 2018rako aurrekontuetan inbertsio publikoaren lehengoratzea sustatu da. Imanol Pradales diputatuak  Bizkaiko Batzar Nagusietan azaldu duen bezala  datorren ekitaldian Sailak 58 milioi euro erabiliko ditu bideen azpiegituretan eta  ezagutzaren eta berrikuntzaren azpiegituretan inbertsio sendoak egiteko, hazkuntzaren zikloari laguntzearen ondoretarako. Pradalesek, halaber, azpimarratu du funtsen gehikuntza egon dela  ekintzailetasuna, berrikuntza, enpresen nazioarteratzea, talentua eta kanpo sustapeneko programak eta ekimenak betearazteko; horren ondorioz % 23,5eko hazkuntza egongo da eta guztira 38,4 milioi euro mugiaraziko dira Bizkaiaren lehiakortasunerako.

Bide sarearen azpiegiturak eta  kudeaketa.

Hurrengo ekitaldiko kontuetan ezarri da 13,1 milioi euro erabiliko direla sarearen kudeaketan inbertsio berriak egiteko: 10 milioi euro  kontserbazio integralerako, 1,2 milioi  aparteko kontserbaziorako,  milioi bat euro  Santurtziko bidegorri berrirako, 430.000 euro Cadaguaren gaineko zubibidea erreformatzeko  eta milioi erdi  motozaleak babesteko sistemen ezarpenean aurrera egiteko.

Imanol Pradalesek azaldu du azpiegituren arloko inbertsioa 34 milioi eurokoa izango dela: obrak amaituko dira Autzaganen  eta Ermuko saihesbidean eta bi horietan guztira 16,2 milioi euro  gastatuko dira;  13 milioi euro Interbiak sozietateak Bidesarean 2018rako ezarri dituen jarduketa berrietarako; 3,5 milioi euroko inbertsioa datorren urtean Kukularrako lotunea birmoldatzeko; Ondarroako zubia konpontzeko  400.000 euro destinatuko dira, eta  beste 800.0000 euro Bermeoko saihesbidearekiko konexio-adarra egiteko.

Halaber, diputatuak iragarri du aurrekontuetan 1,1 milioi  euroko partida sartu dela Bi-630 errepidearen eta itsasadarrean sarea instalatzearen azterlanak eta proiektuak egiteko.

5 milioi euro esleitu dira Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen bide-sarien azpiegituretako tarifen sistema integralerako eta ataza horren barruan, urtarrilaren 1etik aurrera,   Gipuzkoan AP-8  eta AP-1 autobideen erabiltzaileak diren pertsonentzako diru-laguntzak sartzen dira, Bizkaiko bideak ez ezik: AP-8, hegoaldeko saihesbidea eta  Artxandako tunelak.

Ezagutza, ekintzailetasuna eta  berrikuntza

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak azpimarratu du ekitaldi berri honetan  Bizkaiko Foru Aldundiak 10,2 milioi euroko inbertsioa egingo duela ezagutzaren eta berrikuntzaren azpiegituretan. Pradalesek inbertsio horien barruan sartu ditu ekintzailetasunaren huberako  3 milioi euroko inbertsioa, 2,5 milioi euro  Ezkerraldea/Meatzaldea Parke Teknologikoaren urbanizazioa egiteko, 3 milioi euroko inbertsioa AIC-rako eta  1,7 milioi euroko  partida energiaren sektorea laguntzeko EIC-Energy Intelligence Center proiekturako.

Aldi berean, azpimarratu du Sailaren 2018rako kontuetan  Bizkaiko ete-en aldeko laguntza sendoa  garatzen dela, 3i eta Elkarlanean eta lehiakortasuna sustatzeko  programen bidez, 11 milioi eurorekin. Berrikuntza, inbertsioa eta nazioarteratzearen laguntza integralerako 3i programari dagokionez aurten ere zuzkidura igo da, 4,3 milioi euroraino.

Nazioartekotzea, talentua eta turismoa

Nazioartekotzearen eta talentuaren arloak 9,5 milioi euro inguru biltzen ditu, eta besteak beste, honako hauek barne hartzen ditu: nazioartekotzeko eta ETEak laguntzeko programak, nazioartekotzeko partzuergoak sustatzea eta Doing Business in Biscay programa garatzea inbertsio, start-up, inbertsio-funtsak eta abar erakartzeko zerbitzu oso gisa. Horrez gain, hurrengo ekitaldian 2,3 milioi euro erabiliko dira talentua eta bikaintasuna babestearen aldeko ekintza eta programa ezberdinak antolatzeko.

Imanol Pradalesek Bizkaia turismorako leku izan dadin sustatzeko egindako ahalegin handia nabarmendu nahi du; izan ere, guztira, 4,5 milioi euro biltzen dituzten partidak erabili dira xede horretarako. 

FUENTE: BFA

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018