Prentsa Aretoa

2017/09/14

Urkullu Lehendakaria ziur da “alde guztien artean” La Navalen jarduerari eusteko egindako lanak emaitza onak izango dituela

Urkullu Lehendakariari elkarrizketa egin diote Onda Vascan; Kataluniako gaiari ere heldu dio

rss Ezagutzera eman
Urkullu Lehendakaria ziur da “alde guztien artean” La Navalen jarduerari eusteko egindako lanak emaitza onak izango dituela

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkullu Lehendakariak La Navalek aurrera jarraitzea defendatu du, eta ziur da “alde guztien artean” egiten ari den lanak emaitza onak izango dituela urriaren 7tik aurrera, konkurtso-prozesu antolatuaren bidez. Lehendakariak aitortu du ontziolako langileen ahaleginari “ez zaiola kudeaketa egokiarekin erantzun”, baina espero du jarduerari eutsi ahal izatea. Hala esan du gaur, Onda Vascak eginiko elkarrizketa batean; bertan, Kataluniari buruzko gaiari ere heldu dio.

U-1aren erreferenduma dela eta, Urkulluk berriz ere esan du “egunero gaudela sasoiz” oinarri politikoa duen arazo baten aurrean gaudela onartzeko. “Urriaren 1aren aurretik eta ondoren asmoak gogoan izanik eta elkarrizketan oinarritutako borondate politikoaz heldu beharko diogu gaiari”, esan du. Hori horrela, Espainiako Gobernuari eskatu dio bide politikoak antolatzeko, eta ez judizialak. 

Euskadiren kasuan, Lehendakariaren ustez egokia da euskal bidean lanean jarraitzea, alegia, lehenengo Eusko Legebiltzarrean barne-akordiorako bide emango duen formularen bila, gero Estatuarekin ituna egiteko. “Hori da bilateralitatearen kontzeptua”, esan du. Hori horrela, gogora ekarri ditu atzo Europako Batzordeko presidenteak, Jean-Claude Junckerrek, subsidiariotasun- eta proportzionaltasun-printzipioei buruz esandako hitzak.

La Naval dela eta, Lehendakariak euskal ontziolak jarraitzea defendatu du, eta ziur da “alde guztien artean” egiten ari den lanak emaitza onak izango dituela urriaren 7tik aurrera. Horrela, espero du alternatibak aurkitu ahal izatea, jarduerari eutsi ahal izateko. Hala ere, Lehendakariaren iritziz, egoera horrek ez luke ezkutuan utzi behar euskal ekonomiaren bilakaera positiboa. 

Iturria: Irekia