Prentsa Aretoa
2017/07/11
Itxaso Atutxa: “Miguel Ángel Blancori eginiko omenaldiarekin terrorismoaren biktima guztiak eta indarkeria mota guztien biktimak gogoratu nahi ditugu”
BBBko presidentea eta Joseba Aurrekoetxea EAJ-PNVko hainbat ordezkari politikorekin batera izan dira Miguel Ángel Blancoren erailketaren urteurrenaren kariaz egin diren ekitaldietan
Itxaso Atutxa eta Joseba Aurrekoetxea, Bizkai Buru Batzarreko presidentea eta Euzkadi Buru Batzarreko Antolakuntza arduraduna,hurrenez hurren, gaur goizean izan dira Ermuko Pelaio Deuna parkean Agustín Ibarrola eskultoreak biktimen omenez egin zuen monolitoaren aurrean Miguel Ángel Blancoren erailketaren 20. urteurrenaren kariaz egin den ekitaldian.
“Miguel Ángel Blanco ETAk horren zitalki bahitu eta erail zuen gazteari eskaini diogun omenaldiarekin, terrorismoaren biktima guztiak eta herri honi egin zaizkion indarkeria guztien biktima guztiak gogoratzen ditugu” esan du Bizkaiko burukideak. “Gaurko efemeride honetan ETAri gogoratu nahi diogu, biktimei ez ezik, euskal gizarte osoari zor diola erabat desagertzea, adiskidetzean, eman beharreko ordainean eta egindako min bidegabea aitortzean oinarritutako benetako elkarbizitza eraiki ahal izateko” gaineratu du Atutxak.
Atutxa eta Aurrekoetxearekin batera Ermuko ekitaldian hainbat erakundetako EAJ-PNVko ordezkari politikoak izan dira. Besteak beste, Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasun Sailburua; Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea; Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidentea; Ibone Bengoetxea, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua; Ainhoa Salterain eta Josune Gorospe BBBko burukideak; Amaia Arregi, Jon Aiarza eta Mikel Arruabarrena, Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNVko legebiltzarkideak; Andoni Agirrebeitia, Amorebieta-Etxanoko alkatea; Iñaki Totorikaguena, Iurretako alkatea; Jol Gisasola eta Arri Araiztegi, Ermuko EAJ-PNVko zinegotziak; Lorenzo Iturriagagoitia, Ermuko EAJ-PNVko zinegotzi ohia; Igor Agirre, Mallabiko alkatea; Eneko Etxebarria, Abadiñoko zinegotzia; Alberto Aranzibia, Zaldibarko zinegotzia; Josu Mendikute eta Elena Ibañez; Eibarko zinegotziak eta Ana Telleria, Elorrioko zinegotzia.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09