Prentsa Aretoa

2016/07/20

Bijueska: “Zerga alorreko aldarazpenak egin dira Bizkaiko Foru Aldundiak hobetu ahal diren elementuak aztertzeko erantzukizuna erakutsi duelako”

EAJ-PNVren batzarkideak azpimarratu du tributuak aldarazteko Foru Arauak Bizkaiko araudia beste esparru arautzaile batzuetan gauzatu diren aldaketetara egokitzea duela helburu "besteak beste lurralde komuna eta Batasunaren ordenamendua".

rss Ezagutzera eman
Bijueska: “Zerga alorreko aldarazpenak egin dira Bizkaiko Foru Aldundiak hobetu ahal diren elementuak aztertzeko erantzukizuna erakutsi duelako”

ARGAZKIA JAITSI

Batzar Nagusiek gaur, asteazkenez, onartu duten Foru Arauak zerga alorreko aldarazpen batzuk sartzen ditu Bizkaiko Herrialde Historikoko zerga sistemaren bost zergen alorrean. Aldarazpen hauek Batasunean nazioarteko gardentasun fiskalaren inguruan dagoen ordenamendura moldatzen dira, horiek aplikatzeko baldintzak indartuz eta Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak egin dituen azken lanen ildotik eginez.

Janire Bijueska batzarkide jeltzaleak esan du arau tekniko honen helburua dela Bizkaiko zergei buruzko araudia beste esparru arautzaile batzuetan gauzatu diren aldaketara moldatzea "besteak beste lurralde komuna eta Batasunaren ordenamendua; baina era berean erantzuten dio erakunde proposamena egin duenaren, kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiaren, erantzukizunari, hobetu ahal diren elementuak antzemateko eta aztertzeko lanari ekin diolako. Hori dela eta, doikuntzak sartu dira tributu zehatz batzuetan eta zuzenketa tekniko eta terminologikoak egin dira egiazko arau berrien onarpenean oinarrituta”.

Zentzu honetan, Bijueskak azpimarratu ditu Aldundiak harmonizazio esparrutik kanpokoak berrikusteko eta hobetzeko lanean sartu dituen berrikuntzak. Lehenengo eta behin, aitortu egiten da langabezia-prestazioa jardueraren bat martxan jartzeko kapitalizatu duten eta konkurtso egoeran daudelako edo galera jarraituak dituztelako jarduera horrekin segitzerik ez dutenei jarduera bost urtetan mantentzeko derrigorra salbuetsi ahal izatea. Gainera, I+G+B jarduerei lotutako zerga kengarrien transmisio sistema berria sartu da eta kontrol neurri gisa sartzen da gizarteratzeko laguntzen kasuan aurreikusten diren oinarri edo kengarriei aplikatzen zaien muga berbera.

Beste alde batetik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan ohiko etxebizitza ematearekin edo hipotekaren exekuzioarekin eman daitezkeen balizko irabazien kasuetarako dagoen salbuespen berbera kontuan hartzeko borondatearekin, salbuetsita egongo dira ere hiri lurren balioaren igoeraren gainerako zergari dagokionez, zuzenketa bidez ere jaso da hiritarren parte hartze bidetik jaso den iradokizun bat, eta honek planteatzen zuen 2017ko urtarrilaren 1era arte atzeratzea jaulkipen-hobariaren banaketaren tratamendu berria indarrean sartzea. Gainerako neurriak, oro har, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera egongo dira indarrean.