Next Euskadi
Alderdi Eguna 2019

Prentsa Aretoa

2015/11/18

Mediavillak baieztatu du Ekonomia Ituna dela “euskal autogobernuaren giltzarria”

Euzko Abertzaleak taldeko ahaldunak EAJ-PNVk foru sistema defendatzen eta bultzatzen duela berretsi du Gernikako Batzar Etxean ospatu den azaroko ohiko osoko bilkuran

rss Ezagutzera eman
Mediavillak baieztatu du Ekonomia Ituna dela “euskal autogobernuaren giltzarria”

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak (EAb) batzarkide taldeak beste behin ere azpimarratu du forutasun eta Ekonomia Itunarekiko babes irmoa. Gernikako Batzar Etxean egin du, azaroko ohiko osoko bilkuran, agintaldi honetan egin den hirugarrenean, alegia. Koldo Mediavilla ahaldun jeltzalea agertokira igo da Ganbera osoaren aurrean foru esparrua eta Ekonomia Ituna aldeztera, “EAJ-PNVren idearioaren berezko parte dira” ezarri du.

Talde Popularrak aurkeztutako mozioari erantzuteko, Mediavillak bertaratu guztien aurrean azaldu du garrantzitsua eta beharrezkoa dela esparru biak defendatzea. Zentzu berean gogoratu duenez forutasuna da “burujabetza eta elkarbizitza politikorako formula” eta aitorpen hori, EAJ-PNVren aburuz 1978ko Konstituzioaren barruan dagoen “formulazio laburra” izan arren, foru herrialdeen eskubide historikoak aitortzen ditu. Dena dela “babes eta errespetu horrek atea irekita uzten zuen Konstituzioaren beraren marko barruan eta Gernikako Estatutuaren baitan foru erregimena eguneratzeko, zeinen bidez euskal herritarrok Euskadi subjektu politiko gisa aitortzeko formula berresterik izan baikenuen”. Zentzu berean azaldu du EAJ-PNVk forutasunaz hitz egiten duenean, bi legitimotasun mota biren baturan oinarrituta egiten duela, eskubide historikoak eta jatorrizko burujabetza alegia, Euskal Herri osoaren borondate demokratikoaren legitimazioarekin” ezarri du.

Mediavillak era berean defendatu du Kontzertua “zalantzarik gabe” dela “euskal autogobernua oinarritzen den giltzarria. Geure kabuz eta inork ezer oparitu gabe, gure ongizate esparrua ezartzeko dugun gaitasuna da”. Zentzu berean babestu du Kontzerturik gabe “gure etorkizuna hipotekatuta” egongo litzatekeela; “horregatik uste dugu bere defentsa politikoa eta instituzionalaz gain, gizartera hedatu eta herritarren artean eragina izan behar duela”.

Egin beharreko bozketa eginda eta talde jeltzaleko ahaldunen aldeko botoarekin, Bizkaiko Batzar Nagusiek (aldeko 32 boto, EAJ-PNV, PSE-EE eta PP; 16 abstentzio, EH Bildu eta Ahal Dugu-Podemos Bizkaia) “Euskal Foru Erregimenari eta Ekonomia Itunari” babesa adierazi diote “Euskal Autogobernuaren oinarrizko elementu diren neurrian” eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu diote “defendatzeko eta bere balioa azpimarratzeko beharko den ekimen politikoa lideratzea”.

Next Euskadi