Next Euskadi

Berriak

EBB

2022/03/08

EBB

2022/03/04

‘Gure irrintziak darrai‘, EAJ-PNVren goiburua M-8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunerako

Talde jeltzaleak bideo bat editatu du eta ekimen bat jarri du abian emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna aldarrikatzeko eta Emakume Abertzale Batzak kausa feministari egin zion ekarpena goresteko. Emakume elkartearen mendeurrena aurten beteko da

Eusko Legebiltzarra

2022/03/03

“Beste mugarri bat” bete da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen erreformaren onarpenarekin, EAJ-PNVren ustez

Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak ziurtatu du arau berriak benetako berdintasun eraginkorra lortzeko urrats bat gehiago ematen duela. “Gizarte-aldaketa bat dago abian, bai eta lege-esparru berri bat ere, emakumeek gizonen aukera eta eskubide berberak izan ditzaten”

EBB

2022/03/02

Euskal gizarteak enplegu-, emantzipazio- eta kulturartekotasun-politikak galdatzen ditu 2030 Agendak dakarzkigun erronka demografikoei aurre egiteko

EAJ-PNV alderdiaren “Entzunez Eraiki” entzute aktiboko prozesuaren beste topaldi bat izan da gaur Hernanin

Eusko Jaurlaritza

2022/03/01

Urkullu Lehendakariak Aiaraldea eskualderako Berehala Jarduteko Plana aurkeztu dio Gobernu Kontseiluari

Jaurlaritzak 24 milioi euro jarriko ditu eskualdean ekonomia eta gizartea suspertzeko zortzi proiektu eragile abian jartzeko

EBB

2022/02/26

Gerraren amaiera exijitu du EAJ-PNVk: “Jendeari entzutea da Putin edo Vox bezalako estremista eta populistei aurre egiteko txertorik onena”

Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, ahotsa jarri dio gaur talde jeltzaleak Ukrainaren inbasioaren aurrean adierazi nahi izan duen gaitzespen sendoari, ‘Entzunez Eraiki‘ entzuketa prozesuaren baitan gaur Bilbon egin den topaketan

EBB

2022/02/23

Ortuzarrek ohartarazi du hauteskundeak aurreratzea “hutsegite larria” izango litzatekeela eta “garaile nagusi” Vox izango lukeela

Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak adierazi du Partido Popularraren presidentetzara iristen dela baieztatzen bada, berak espero duela Núñez Feioo “moderatua eta ulerkorra” izatea Euskadiko eta Kataluniako nazio errealitateekin

Eusko Jaurlaritza

2022/02/21

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Galdakaorako metroaren 5. linea beren baliabideekin bultzatzea adostu dute

Bi erakundeak finantzaketa-hitzarmenean lan egiten ari dira, Euskal Trenbide Sareak urte honetan bertan obrak lizitatu ahal izan ditzan

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/02/17

Bizkaiko udalerriek 58 milioi jasoko dituzte proiektu eraldatzaileetan inbertitzeko

Herriek inbertsio-proiektuetara bideratuko dituzte transferitutako baliabideak martxan dauden lurraldeko lau trantsizio estrategiko handiak sustatzen badituzte: iraupen luzeko zainketak, digitalizazioa, mugikortasun iraunkorra eta ingurumena

BBB

2022/02/09

Itxaso Atutxak adostasun zabala aurreikusten du Hezkuntza Legearen inguruan

BBBko presidentearentzat “oso garrantzitsua” da etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemaren inguruan akordio zabala lortzea eta posible ikusten du Elkarrekin Podemosek akordioarekin bat egitea

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/02/07

Aldundiak 10 milioi euro inbertitu ditu Bizkaiko berrogeita hamar bat udalerritako kirol azpiegiturak hobetzeko

Helburua bizkaitarren aukerak areagotzea eta kirol-jardueraren baldintzak hobetzea da eta, aldi berean, lurralde-oreka lortzen laguntzea

EBB

2022/02/07

Ortuzar: “Euskadiko Elkarrizketa Sozialaren Mahaia %100ean babesten du EAJ-PNVk”

EBBren presidenteak Comisiones Obrerasi, “elkarrekin gehien lan egin dugun sindikatuari” eskatu dio “etsaiaz ez nahasteko: lan erreformaren bozketan `ez´ esan genuen CEOEren barruko inguruabarrengatik”

Next Euskadi