Next Euskadi

Berriak

Bizkaia

2019/10/29

Bizkaiak pertsonak eta enplegua lehenesten dituen aurrekontua onartu du

2020rako Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektua 8.477,3 milioi eurokoa da, eta sailen gastuaren %44 bideratzen du Gizarte Ekintzara

Bizkaia

2019/10/24

Rementeria: “Bizkaia babes-portu seguru bat da gaur egungo mundu mailako ziurgabetasunen aurrean”

Bizkaiko Ahaldun Nagusia inbertsio-funtsetako hogeita hamar bat gestorerekin bildu da Londresen gure lurraldean finantza-zerbitzuentzako eta ekintzailetza-hubarentzako ezarrita dagoen zerga-markoa ezagutzera emateko xedearekin.

Bizkaia

2019/10/18

Sergio Murillok ‘Bizkaia adin guztietako pertsonentzat‘ izeneko estrategia azaldu du

Gizarte ekintzako diputatuak esan duenez, ekimen honen barruan politika publiko berriak jarriko dira martxan, herritarren zahartze aktiboa eta osasungarria bultzatzeko lurralde honetan

Bizkaia

2019/10/16

Bizkaiko udalek 901,9 milioi euro jasoko dituzte Udalkutxatik 2020an

Horrela onetsi da Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseiluan eta aurten jasotako diru kopuruaren aldean %3,8ko gehikuntza izango da

JJGG Bizkaia

2019/10/16

Foru azpiegituretarako, errepideen berrikuntzarako eta Bizkaiko lurralde orekarako sail berria

Imanol Pradalesek lurralde oreka, azpiegiturak eta konektibitatea identifikatzen ditu bere sailaren ardatz estrategiko gisa, eta, azken horretan, bai foru bideen sarearen kudeaketa bai smart roadsen teknologia berriak Bizkaian sartzea azpimarratu du

JJGG Bizkaia

2019/10/14

Aldundiak lurraldearen eraldaketa digitalari ekingo dio legegintzaldi honetan

Ibone Bengoetxea buru duen Sailak Bizkaia Digitala nahi du, mundura konektatuta dagoen Bizkaia; horrela, Aldundia hurbilago egongo da, eraginkorragoa, berritzaileagoa, malguagoa, gardenagoa, parte-hartzaileagoa eta inklusiboagoa izango da, eta pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea areagotzen laguntzeko zerbitzuak eskainiko ditu

JJGG Bizkaia

2019/10/14

Foru Ogasunaren bi helburu nagusiak bultzatuko ditu Batuz-ek: iruzurraren aurkako borroka eta zergadunari laguntza ematea

Ogasun eta Finantzetako foru-diputatuak, José María Iruarrizagak, bere sailaren legegintzaldiko plana aurkeztu du. Plan horrek 2019-2023 aldirako helburu nagusi gisa jasotzen du zergadunari ematen zaion laguntza hobetzen jarraitzea eta zerga-iruzurraren aurkako borrokan baliabideak zabaltzea. Bietan garrantzi berezia hartzen du Batuz plataforma martxan jartzeak, 2021ean erabat abian egongo baita.

JJGG Bizkaia

2019/10/11

Aldundiak Bizkaiko mugikortasun iraunkorra eta garraio publikoaren etengabeko hobekuntza sustatuko ditu

Sailaren helburuen artean nabarmentzen dira Txartel Bakarra lortzearen aldeko apustua tarifak integratzeko sistemaren ezarpena bultzatuz, eta inpaktu txikiko edo inpakturik gabeko garraio-sistemak sustatzea, hala nola, bizikletaz edo oinez egindako joan-etorriak

JJGG Bizkaia

2019/10/11

Ekonomia Sustatzeko sailaren ardatzak: industria, ekintzailetza, talentua, turismo jasangarria eta eskualde garapena

"Dagoeneko hasita dagoen eraldaketa prozesua aurrera eramateko helburuarekin lan egingo dugu legegintzaldi honetan; hain zuzen ere, Bizkaiaren posizionamendua sendotzeko asmoarekin, lurralde berritzailea, talentuduna, erakargarria, konektatua eta orekatua den aldetik", azaldu du Ainara Basurkok

JJGG Bizkaia

2019/10/10

Bizkaia 'Ondarearen lurraldea' eta gero eta gizarte elebidunagoa, Euskara, Kultura eta Kirol sailaren apustuak

Aldundiak Bizkaiko kultur ondare aberatsa eta oparoa herritarrei hurbiltzeko proiektuak martxan jartzearen ildotik jarraitzen duela azaldu du Bilbao diputatuak, bereziki labar-arteari dagokionez

JJGG Bizkaia

2019/10/10

Aldundiak klima-aldaketaren erronka globalari helduko dio, Bizkaia iraunkorrago baterako estrategiaren barruan

Elena Unzueta Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako diputatuak Bizkaiko Batzar Nagusietan izan da gaur berak zuzentzen duen sailak agintaldi honetan izango dituen ardatz estrategikoak azaltzeko

JJGG Bizkaia

2019/10/09

2020-2023 enplegu-plan berriak hobetu egingo ditu langabeak lan-merkatuan sartzeko aukerak

Aldundiak Bizkaiko lan-merkatuaren egoerari buruzko diagnostiko bat egiten ari da enplegu-plana abiarazteko; horri esker, inbertsioa gehituko da, programak berrituko dira, eta langabetuei informazio hobetua eskainiko zaie.

Next Euskadi