Prentsa Aretoa

2017/02/23

Rementeria Santurtzin izan da Ezkerraldeko eta Meatzaldeko biztanleekin Aldundiaren kudeaketaren berri emateko

Bizkaiko herritarrekin batzeko eskualdeka egingo dituen hamar topaketetatik bosgarrena izan da Santurtzikoa; lehenengoak Bilbo, Basauri, Igorre eta Durangon gauzatu dira

rss Ezagutzera eman
Rementeria Santurtzin izan da Ezkerraldeko eta Meatzaldeko biztanleekin Aldundiaren kudeaketaren berri emateko

ARGAZKIA JAITSI

Saioan zehar esandakoen artean, Unai Rementeriak adierazi du zer garrantzitsua den eskualde hau, lau bizkaitarretatik bat bertan bizi baita, eta azpimarratu du Bizkaiko Foru Aldundiaren lehentasunak pertsonak eta jarduera ekonomikoa eta enplegua direla.

Horri lotuta, nabarmendu du Aldundiak benetako konpromisoa duela enpleguaren alde, Ezkerraldean bereziki, eta iragarri du hemendik gutxira hasiko dela lanean PCBk Sestaon izango duen lantoki berria. Gaineratu du eskualde honek kalitatezko 230 enplegu izango dituela horri esker, eta azaldu du Aldundiaren jarduna funtsezkoa izan dela erabaki horretan. Izan ere, enpresaren asmoa lantokia Bizkaitik kanpo egitea zen, baina, Aldundiaren lanari esker, Bizkaian geratzea lortu da. Lointekekin ere antzeko zerbait gertatu dela esplikatu du. Kasu horretan, enpresa ateak ixteko zorian zegoen, baina, Aldundiaren laguntzari esker, orain enplegua eta jarduna sortuko da portuan. Hala adierazi du Rementeriak, eta azpimarratu du portua dela Ezkerraldeak eta Bizkaiak daukaten aliaturik onenetakoa.

Ahaldun Nagusiak, aurrekoz gainera, gogora ekarri ditu Aldundiak eskualdeotako ETEei eta autonomoei laguntzeko programetan inbertitu dituen ia 1,8 milioi euroak, bai eta urtean adinekoentzat, pertsona desgaituentzat eta baztertuta geratzeko arriskua dutenentzat bideratzen dituen 57 milioi euroak ere.

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen